TOLOSAKO "ANDRE MARIA" MUSIKA KAPERA / CAPILLA DE MUSICA "SANTA MARÍA" DE TOLOSA


AURKEZPENA, 

"ANDRE MARIA" MUSIKA KAPERA



    Tolosak altxor handi bat du XVI. mendeaz geroztik: Santa Mariako Musika Kapera, Tolosako hiribilduko kultura-erakunde antzinakoena.


    Taldeak ezaugarri bereziak ditu. Alde batetik, Historian zehar iraun du; izan ere, 1540. urteko agirietan jada egiaztaturik dago Santa Mariak bazuela bere kapera. Osaera ere berezia du: organoa, harizko eta haizezko musika-tresnez osatutako orkestra eta ahots mistoen abesbatza; azken berezitasun hori kapera gutxik dute gaur egun. Azkenik, izen handiko Kaperako maisuak izan ditu, eta, aldi berean, bere musika-artxiboa aberastu duten konpositoreak.




    Kaperaren historian funtsezkoa izan zen Hiribilduko Patronatuak parrokian izan zuen eragina. Hain zuzen, XIX. mendean, kaperako lan-baldintzak ezin hobeak ziren, eta, horri esker, Espainia osoko musikarientzat oso jomuga erakargarria bihurtu zen, jasotako eskabide ugariek argi erakusten dutenez. Oposaketak egiten ziren Kaperan sartzeko, eta horien deialdiak euskal diputazioen aldizkari ofizialetan eta Madrilgo Gaceta egunkarian argitaratzen ziren.


    Kaperaren historian pertsona garrantzitsuenetakoa Felipe Gorriti izan zen; musikagilea 1867an iritsi zen Tolosara, Candido Aguayo ordezkatzera. Hark eskatuta erosi zuen parrokiak Stolz Fréres organoa Parisen, eta hark konposatu zituen egun kaperaren ondare diren 225 obra: mezak, Te Deumak, miserereak, gabon-kantak, moteteak –horien artean, Agur Jesusen Ama entzutetsua– eta organorako piezak. Azken horiekin nazioarteko bi sari irabazi zituen Parisen.


    Gorritik berak sortu zuen Tolosako Musika Eskola. Urteen joanean, entzute handiko konpositore eta musikagile izan dira eskola horretako kide; besteak beste, Eduardo Mokoroa, Ignacio Mokoroa, Gregorio Damborenea, Juan Azaldegi, Javier Bello Portu, Salustiano Balza eta Maite Iriarte. Horien guztien ikasle eta dizipulu izan dira kaperako azken maisuaren, Eduardo Mocoroa, zuzendaritza eta organiztia lekukoa eskuz esku elkarri pasa diotenak: Ignacio Mocoroa, Fernando Aizpurua, José Antonio Arzelus, Luis Mari García Artetxe, Miguel Zeberio, Inma Eguizabal, Ander Letamendia, Loreto Fdez. Imaz, José Luis Egiburu y José Antonio Pascual.

    Gaur egun, Luis Orduña Ridruejo da Kaperako zuzendaria, eta Iñaki Aierbe haren laguntzailea. Organistak, berriz, hauek dira: Myriam Ulanga Elorz eta Joakin Artetxe


    Santa Mariako ekitaldi liturgikoak laguntzeaz gain, Musika Kapera honek egiten duen jardueraren adierazle dira azken urteotan Zarautz, Getaria, Tafalla, Azkoitia, Burgos, Madril, Arantzazu,San Juan de luz, Irun, Bergara, Zumarraga, Roma,Bidania, Regil, Barcelona, Montserrat eta Uharte Arakil eskainitako emanaldiak.

PRESENTACIÓN, 
    
LA CAPILLA DE MUSICA DE "SANTA MARIA". 


    Tolosa tiene el privilegio de contar desde el siglo XVI con la Capilla de Música de Santa María la institución cultural más antigua de esta Villa.

    Es una agrupación con unas características peculiares. Su perduración a lo largo de la Historia, dado que en 1540 ya se constata documentalmente su funcionamiento. Su composición ya que consta de órgano, orquesta de cuerda y viento más coro de voces mixtas, peculiaridad ésta que en los tiempos actuales en muy pocos lugares se da. Por último, la suerte de haber contado con maestros de Capilla de renombre, a su vez compositores que han enriquecido su ha archivo musical.


   
    En la historia de la Capilla fue determinante el Patronato de la Villa sobre su Parroquia. En concreto, durante el S. XIX, las condiciones de trabajo en la misma la convirtieron en un destino muy solicitado por músicos de toda España. La apertura de oposiciones se publicaba en los boletines oficiales de las Diputaciones vascas así como en la Gaceta de Madrid.


    Figura relevante en la Historia de la Capilla es Felipe Gorriti, quien en 1867 llega a Tolosa, sustituyendo a Cándido Aguayo. A él se le debe la compra del órgano Stolz Fréres en París y la composición de 225 obras , entre misas, Te Deums, misereres, villancicos, motetes –entre éstos, el conocido Agur Jesusen Ama-, y composiciones para órgano. Con éstas ganó dos premios internacionales en París. 


    Gorriti fue el creador de la denominada Escuela de Música de Tolosa, de la que han formado parte grandes compositores e instrumentistas como Eduardo Mocoroa, Ignacio Mocoroa, Gregorio Damborenea, Juan Azaldegui, Javier Bello Portu, Salustiano Balza, Maite Iriarte. También entre esos alumnos y discípulos de éstos se han sucedido tras el último maestro de capilla Eduardo Mocoroa, directores y organistas como Ignacio Mocoroa, Fernando Aizpurua, José Antonio Arzelus, Luis Mari García Artetxe, Miguel Ceberio, Inma Eguizabal, Ander Letamendía, Loreto Fdez. Imaz, José Luis Egiburu y José Antonio Pascual.



    En la actualidad, el director de la Capilla es Luis Orduña Ridurejo, que en su trabajo cuanta con la ayuda de Iñaki Aierbe. Los organistas actuales son Myriam Ulanga Elorz y Joakin Artetxe.




    Manifestación de la actividad que desarrolla esta Capilla de Música, es que además del acompañamiento de los actos litúrgicos en Santa María, en los últimos años ha realizado actuaciones en Zarautz, Getaria, Tafalla, Azkoiti, Burgos, Madrid, Aranzazu, San Juan de Luz,Irún, Bergara, Zumárraga y Roma, Bidania,Regil, Barcelona, Montserrat o Uharte Arakil